Tobera (aeronautika)
Itxura
- Artikulu hau aeronautikako gailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tobera (argipena)».
Tobera, aeronautikan, kono-formako atala da, erreakzio motorren atzealdean dagoena. Bertan, turbinatik datorren gasa zabaldu egiten da eta, ondorioz, presioa jaitsi ahala ihes-gasen abiadura handitzen. Beraz, airea sartu den baino abiadura handiagoaz ateratzen da. Horrela sortzen da hegazkina aurrerantz bultzatzeko behar den energia zinetikoa.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gaurko Hitza: tobera. euskaljakintza.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).
- ↑ Kortabarria Olabarria, Beñardo. Hegazkinak motorraren bultzadaz gidatuko dira. Elhuyar, 155. zenbakia, 2000ko ekainak 1, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).